top of page

EKONOMIA ETA LURRALDE-GARAPENERAKO ESTRATEGIA PROIEKTUAK

Helburuak: gure enpresa sarearen dinamizazioan balioa sortzea. Talentua indartzea. Enpresa sarearen zerbitzurako azpiegitura, ekipamendu eta instalazio baliotsuez hornitzea eskualdea, enpresa eta pertsona ekintzaileek batera erabil dezaten. Gure elementu bereizgarriak eta osagarriak eskaintzea, enpresa eta pertsona ekintzaileentzako azpiegituren euskarriak eta ekimenak osatzen laguntzea.

empresa.jpg
Ekonomia eta lurralde-garapenerako estrategia proiektuak: Imagen

ENPRESEN DINAMIZAZIOA
Eskualdean enpresa-sarea mugiarazteko eta dinamizatzeko ardura burutzen dugu, eta Oarsoaldea aukerez betetako ingurune lehiakor modura proiektatzen dugu.
Horretara, 2020. urtean egindako honako proiektu hauek azpimarra daitezke:

​

ITSAS EKONOMIA
Itsas Oarsoaldea
Itsasoko ekonomia da Oarsoaldearen apustu estrategiko bat. Proiektu honen bidez gaur egun Oarsoaldean itsas ekonomiaren zereginari erreparatu zaio eta aztertu da, etorkizuneko potentzialtasunak landu dira, eta epe ertainera ekintza-planerako funtsezko mugarrien zirriborroa egin da.

​

EKONOMIA SORTZAILEA
Oarsoaldea kreatiba
Proiektu honek estrategia bat definitu du Oarsoaldean ekonomia sortzailearen eta sormenaren zeregina sendotzeko. Kulturaren sektoreko eragileekin alderatze-mahaia bat eta kulturako teknikariekin beste bat antolatu da, eta abiarazteko egoera aztertu dute. Halaber, eskualdean sektoreko eragileen direktorioa sortu da.


EKONOMIA BERRIAK (ZIRKULARRA, SOZIALA, URDINA, BERDEA, GUZTION ONERAKO). MOTA GUZTIETAKO ENPRESENTZAT.
Ereduak Ereiten
Ekintza-plana definitu da Oarsoaldean pertsonan oinarritutako antolaketa-eredu berrietarantz eraldatze-dinamikan laguntzeko. Helburua da eskualdeko enpresa-sarean halako ereduak bultzatzea.


ZILAR EKONOMIA, ENERGIA, MEKANIZAZIOA, ELIKATZEA ETA SORMEN-SEKTOREA.
Oarsoaldea zilar kolorekoa, Oarsoa in zero eta hiru R, Oarso colaborative machining, Gure Market, Garapen Creativa
Enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da ondorengo eremu hauetan: zilar-ekonomia, energia, mekanizatua, elikagaiak eta sektore sortzailea; azkeneko biak Gipuzkoako eta EAEko beste garapen-agentzia batzuekin lankidetzan.

​

INDUSTRIA SEKTOREA
Industria 4.0. Fazilitadoreak
Enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da eskualdeko 4.0 teknologietan enpresa-talde baten beharrei erreparatzen dien proiektu pilotu bat garatzearen bitartez.

Industria-garapenerako suspertuz foroa konfiguratzeaEskualdeko gobernantza-ereduaren eraikuntza-prozesuaren barruan, abian jarri da lanerako gune bat eskualdeko industria-sarearen egoera jarraitzeko, informazioa trukatzeko eta proposamenak batzeko. Modu horretan, eragileekin loturak eta lankidetzak indartuko dira.

​

6 LANGILE BAINO GEHIAGOKO ENPRESAK
Hazinnova proiektua
Programa honek enpresa txikiei eskaintzen die lehenengo berrikuntza-esperientzia, erraz, azkar eta doan berritzeko antolaketa eta merkaturatzea gure eskutik. Hala, prozesu guztian zehar laguntzen diegu gutxieneko administrazio-zamarekin.


MERKATARITZA SEKTOREA
Perco Pasaia
Perco – Pasaian Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia garatze aldera koordinazio teknikoa ematen ari da, Pasaiako Udalak bitarteko propioari mandatua egin ostean.
 
ENPRESAK INKUBATZEA ETA GARATZEA
Eskualdean sustatzen ditugu enpresak sortzeko hobi nagusiak, baita joeren eta abian jartzen diren ekimenen arabera garatzen hasten direnak ere.
Horretarako, 2020. urtean nabarmendu behar ditugu hurrengo proiektu hauek:
 
Pertsona eta proiektu ekintzaileei laguntzea
Proiektuak diseinatu eta abian jartzeko laguntza ematen zaie pertsona ekintzaileei. Halaber, beste ekimen berritzaile batzuk sustatzen dira gure eskualdean instalatzeko interesa badute.


Stem ekiten
Teknologiaren eremuan ekosistema ekintzailea, kolaboratiboa, sortzailea eta berritzailea bultzatzen laguntzen da. Helburua da partaideek beren lanbide-ezagutzak eta -esperientziak aplikatzea eta elkar erlazionatzea baliabideak, ezagutza eta ideiak partekatzeko. Azken finean, teknologiarekin zerikusia duten ekintzailetza eta barne-ekintzailetzaren proiektuak sustatu nahi dira, gerora, eskualdeko beharrak estaltzeari begira aplikatu ahal izateko.


STEM eremuan proiektu horiek bilatzen dute talentu ekintzailea, enpresak/antolaketak eta teknologia konbinatu, hibridatu eta orekatzea.


Inkubatzeko guneak. Enpresen zentroa eta Habian!
Kudeatu eta dinamizatzen dira guneak ekintzailetza-proiektu berrietarako. Habian! egitasmoa lanbide sortzaileekin zerikusia duten proiektuak bultzatzean datza.


Artisau Auzoa proiektua
Esperientzia pilotua bultzatzen ari da. Hala, Errenteriako hirigune historikoan bigarren lokala eraldatu da tailer-saltokia abian jartzeko, Errenteriako Udalak baliabide propioen bidez bultzatu ostean.

Ekonomia eta lurralde-garapenerako estrategia proiektuak: Texto
bottom of page