top of page

EUSKARA

Helburuak: gure eskualdean euskararen ezagutza eta, batez ere, erabilera areagotzea. Haur eta gazteen artean bereziki euskararen erabilera sustatzea. Euskarazko hizkuntza-ohituren errotzea sustatzea.

euskera.jpg
Euskara: Imagen

Euskarazko hizkuntza-ohiturak finkatzeko eskola orduz kanpoko jardueren eta aisiaren garrantzia nabarmentzen duten proiektuak.  
Batetik, Kuadrillategi eta hari loturiko “Motxian Eby” eta “Kuxkuxeroak” ekintza zehatzak. Bestetik, Eskola Kirola eta haren eragin nahiz dimentsioa.


Enpresak lantokiko praktikak euskaraz egitearen garrantziaz jabearaztea.


Ikasleak praktikak euskaraz egitera bultzatzea.


Lan-munduaren euskalduntzeari buruzko gogoeta.
 
Merkataritza-ostalaritza
Okindegien lanbidearekin hasi ginen lanean baina osasun larrialdiaren ondorioz eten egin genuen lanketa hori. Hala ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina egin dugu, Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa eta Eusko Jaurlaritzaren "Betikoa. Gertukoa" kanpainari atxiki gatzaizkio eskualdean hainbat ekintza osagarri burutuz. Azkenik, Euskaraldiaren bigarren edizioaren testuinguruan Euskaparate lehiaketa egin dugu lehenengo aldiz.


Familia bidezko Euskararen transmisioari dagokionez, guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteak egin ditugu maiatzean Gipuzkoako beste 11 euskara zerbitzurekin.
Horrez gain, Guraso gara! Esku-orri edo gida berritu dugu eta bideo bat sortu dugu ikastetxeek familiekin erabil dezaten.
 



Euskara: Texto
bottom of page