top of page
HIRI-BERRIZTAPENA ETA MUGIKORTASUNA
Helburuak: eskualdeko hiri-inguruneak suspertzea, bertako eraikin eta espazio publikoen birgaitzea bultzatuz eta bertako jarduerak biziberrituz. Autoaren eragina orekatzen duten sistemetaranzko mugikortasuna planifikatzea, eskualdean sustatzen diren proiektuetan parte hartuz eta bizi dugun energia trantsizioan parte hartu 4/2019 Iraunkortasun Legea betez.
Hiri-berriztapena eta mugikortasuna: Imagen
Birgaitzeko Hirigintza Zerbitzua (SUR):
Birgaitzeko obren sustatzaileei arreta, aholkularitza eta laguntzen kudeaketa Zerbitzua.
Gainera beste lan batzuen artean, ondorengo ekintzak burutu dira:
- Birgaitzeko eta koordinatzeko laguntza-eskaerak kudeatzea, erakunde desberdinei zuzentzen zaizkienean eta bateragarriak direnean.
- Jarduketak ikusaraztea, obretan kartelak jarriz eta legegintzako eta profesionalentzako laguntzen kudeaketako berrikuntzak jakinaraziz.
- Birgaitzeko hirigintza-sozietateen foroan partehartu dugu, baita digitalizazioa dela eta burutu diren hainbat jardunaldietan ere.
- Birgaitze-estrategiak garatzeko parte hartzea, aurten CoVID19 dela eta Esuko Jaurlaritzak Etxebizitza sailean egin duen hausnarketan parte hartu dugu.
Zerbitzua lan lerro nagusiak burutzeaz gain, aurten, zerbitzuaren digitalizaio prozesua aurrera eraman da eta COVID19ak zerbitzuan eragindako aldaketen berri eta aholkularitza eskaini zaie herritar eta gainerako eragileei.
Eskualdean mugikortasun iraunkorra bultzatzea - Taxiaren Eskualdeko Batzordea
Mugikortasun eta Taxi batzordeak besteak beste ondorengo gaiak jorratu dituzte; tarifen proposamena, Oarsoaldea eskualdeko taxilarien hitzarmenaren eguneratzea, Oarsoaldeako bidegorrien ebaluaketaren lehenengo fasea eta Lantokira Bizikletaz proiektuaren garapena.
Dinamizazioa eta mugikortasun orekatuagoa sustatzeko ekintzetan parte hartzea (bizikletaren mahaia eta beste batzuk)
GIpuzkoako biziklearen mahaian parte-hartzeaz gain, COVID19a dela eta Gipuzkoan txirrindularien eta oinezkoen mugikortasun-ohiturei buruz garatutako diagnostikoan eta ekintza planaren parte-hartze prozesuan parte hartu dugu.
Honez gain Gurpilartea Elkartea, Don Bosco eta Gipuzkoako Diputazioko Mugikortasun deaprtamentuarekin batera Lantokira Bizikletaz Proiektua martxan jarri da.
ASAP (Oiartzunen etxebizitzen alokairua sustatzeko zerbitzua)
- Etxebizitza hutsen alokairua sustatzea Oiartzunen, Oiartzungo Udalarekin eta Alokabiderekin batera.
- Alokairu babestuaren izapideak arintzea, Oiartzungo Udalarekin eta Etxebiderekin koordinatuta.
Aurten COVID19a dela eta ASAP programako partaideei zuzenduta atera diren dirulaguntzen berri eman zaie erabiltzaileei, eta dirulaguntzak kudeatzen lagundu zaie kasu guztietan.
Energia Plana
Aurtengo bi lan hildo nagusiak Energia Bulegoaren eraketa eta 4/2019 legea betetzeko udaletan ezarri den energia kudeaketa sistema izan dira.
Honez gain, 50/50 proiketua kudeatu da, beste erakundeek egindako jardunaldietan parte-hartu da, Gipuzkoako diputazioko Ingurumena sailak prestatuko Energia jardunaldian eta Gizpukoako energia mahaian. Azkenin Mugarik gabeko ekonomisten udarako dossierrean parte-hartu dugu, Energia bulegoa eta ekonomia funtamentalak duten lotura estua azaleratuz.
Hiri-berriztapena eta mugikortasuna: Texto
bottom of page