top of page

 OARSOALDEA HELMUGA

Helburuak: Oarsoaldea eskualdea lehentasunezko eta kalitatezko helmuga bihurtzea, gure nortasun kulturalean eta gure turismo-enpresen lehiakortasunean oinarrituta, turismo iraunkorreko eredu baten bidez, enplegua eta aberastasuna modu orekatuan sortzen lagunduko duena, bai eremu geografikoan, bai denboran.

destino oarsoaldea.jpg
Oarsoaldea helmuga: Imagen

Estrategia turistikoa:
Covid-19ak sortutako egoerak eskualdeko turismo sektorean eragin izugarria izan du. Egoera honen aurrean gure baliabideak berbideratu behar ditugu eta aurreikusita zeuden proiektuak egoera berrira egokitu, sektoreari lagunduz eta gertuko turismoaren sustapena eginez.
 
Eskaintza turistikoaren sorrera eta hobekuntza:
Baliabide turistikoak martxotik ekainera arte itxita egon dira, eta ireki dutenean haien edukiera asko murriztu behar izan dute. Horren ondorioz, bisitari asko galdu dituzte.
• Itsas-kultura: Albaola, Itsas Kultur Faktoria (15.427 bisitari/2020), Mater (3.436 bisitari/2020).
Natur-baliabideak- Aiako Harria Parke Naturala: Arditurriko meategia (4.157 bisitari /2020), Barrengoloia informazio puntua eta ibilaldi gidatuak (1207 bisitari/2020).
Kultur-baliabideak: eskualdeko museoetarako sarrera bakarra (29 bono salduta). Eskualdeko museoen artean deskontuak eskaintzeko ekimen berri bat jarri da martxan.
•  Baliabide gastronomikoak: Pasaiako “VI. Bakailao pintxo txapelketan” elkarlana sari-banaketaren antolakuntzarako.
•  Eskualdeko eragile ezberdinekin elkarlana eta aholkularitza produktu/zerbitzu turistiko berriak martxan jartzeko eta sustatzeko:
o Oiartzungo tren berdean zerbitzu erregularra: aholkularitza, sustapena, erreserbak eta salmenta.
o Donostiatik Pasaiara belaontzi tradizionalean txangoak: aholkularitza eta sustapena.
 
Programak sektore pribatuarekin
• Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren ezarpena.
• Diru laguntzen informazio eta aholkularitza zerbitzua sektore turistikoko enpresei.
• Webinarrak:
o Ostalaritzaren erronka berriak
o Turismoa, nola egokitu errealitate berrira


Loturak eta irisgarritasuna:
• BASQUE CARD txartelaren eskaintza espezifikoetan sartzea, turisten mugikortasuna lurraldean zehar errazten duen txartela. Txartelaren salmenta turismo bulegoan.
• Seinalizazio turistikoan hobekuntzak Pasai San Pedron.


Turismoaren inpaktuaren analisia:
• Albaola Euskal Itsas-Faktoriak duen inpaktu sozioekonomikoaren azterlana.


Sustapen turistikoa:
• Web posizionamendua hobetzeko ekintzak, sare sozialetan presentzia, turismo-azoketan parte hartzea, sustapen-euskarrien edizioa eta banaketa, foiletoak, prentsa oharrak, mailing-ak, boletina, etab.  
• Gipuzkoako Film Comission-ekin elkarlana, 4 filma-ekoizpenen lokalizazioen bilaketarako.
• Eskualdeko baliabide turistikoen publizitate ekintzak komunikabide orokor eta espezializatuetan eta sareetan: Oporrak aldizkaria (Berria), Ongi Etorri gehigarria (Diario Vasco-Sud Ouest), Noticias taldea, Oarsoaldeko Hitza, Sud Ouest, Cadena 100 eta Rock FM Navarra irrati kateak, Facebook.
• Press-trip eta turismoan espezializaturiko hedabideen euskarrien eguneraketa, eskualdeko baliabide turistikoak ezagutzera emateko: Euskadi, Gipuzkoa eta Donostiako sustapen euskarriak, Bide Berdeen gida, Nekatur, Gipuzkoa eta Euskadiko webguneentzako planak, etab.

Oarsoaldea helmuga: Texto
bottom of page