top of page
PERTSONEN ARRETA
Helburuak: gure langabetuei laguntzea, akonpainamendu neurrien eta egokitutako enplegu baliabide zehatzen bidez. Gure enpresei laguntzea beren langile-beharretara hobekien egokitzen diren pertsonak aukeratzen, aberastasuna eta enplegua sortzeko gai izan daitezen.
Pertsonen arreta: Imagen
PERTSONAK BAZTERKETA-EGOERAN
EREITEN lanerako prestakuntzako tailerra Pasaia, Oiartzun eta Lezoko Gizarte Zerbitzuek jarri dute abian bazterketa-egoeran dauden 12 pertsonentzat. Haiek sukaldaritzan eta nezakaritzan dihardute.
PERTSONAK BAZTERKETA-ARRISKUAN
BADIA BERRI gizarteratzeko enpresa bazterketa-arriskuan dauden pertsonetzat, nagusiki emakumeentzat. Bere jarduera industria-azpikontratazioa da.
Urte garrantzitsua izan da. Gizarteratzeko enpresak aurreko urtean hasitako dibertsifikazio-prozesuarekin jarraitu du, beraz, industria-jarduera berriekin hasi da, eta lanpostuak gehitu dira. Urtea 27 lanposturekin hasi genuen, eta 32 lanposturekin amaitu dugu.
Sareak sortzen
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera bultzatutako proiektua, eskualdean gizarteratu eta laneratzeko ekosistema dinamizatze aldera. 2020. urtea eskualdeko sareari dagozkion foroak dinamizatzeko lanari eutsi zaio, eta azpimarra daiteke INDUSTRIA 4.5 proiektu kolaboratiboa, Enplegu Planaren babesean, 3. sektoreko erakundeek enplegua sustatzeko dituzten proiektuekin batera.
Industria 4.5
Gizarteratu eta laneratzeko proiektua, eskualdeko agentziak, 3. sektoreko erakundeek eta prestakuntza arautuko zentroek batera diseinatu eta gauzatutakoa. Bazterketa-arriskua edo -egoera duten 15 pertsonentzako proiektu integrala da (prestakuntza, orientabidea eta prestakuntzarako laguntzak). Helburu du prestakuntza eguneratzea eta pertsonak industriaren sektorean txertatzea.
GIZARTE ZERBITZUETATIK ERATORRITAKO PERTSONAK
KOKATU kontratazio pribatuko programa Gizarte Zerbitzuetatik eratorritako pertsonentzat. Helburua da ohiko merkatuan kontratazioa sustatzea eta, horretarako, lanpostuan laguntza izatea. Proiektua Gizarte Zerbitzuen laguntzaz diseinatu eta kudeatu da, gizarte-bazterketaren arriskua duten pertsonak ohiko merkatuan txertatzeko. Xede horrez, aurretik prestakuntza ematen zaie, baita lanpostuan lagundu ere, eta euren kontrataziorako laguntzak bideratzen dira. Lezoko Enplegu Planaren barruan 5 langabetu sartu dira lan-merkatu horretan.
LUZAROKO LANGABETUAK
LAN-UP OARSOALDEA II proiektua luzaroko langabetuentzat. Zeharkako prestakuntza, laguntza eta lanpostuan prestakuntza konbinatzen ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua. 15 pertsonak parte hartu dute eta % 40 sartu da lan-merkatuan.
GIZARTE-EGOERA AHULEKO TALDEAK
Proiektu bereziak gizarte-egoera ahuleko taldeentzat. Berezko prestakuntza, zeharkako prestakuntza, laguntza eta prospekzio-jarduketak konbinatzen dituzte:
LANEKIN 2020: DSBEren hartzaileentzako proiektu berezia, lanpostuan prestakuntza pertsonalizatua ematen duena.
ZILABIDE 2020: Emakume langabetu eta, orokorrean, etorkinentzako proiektu berezia, “arreta soziosanitarioan” egiazta daitekeen prestakutza ematen duena.
PIZGARRI 2020: Emakume langabetu, luzaroko langabetu eta, orokorrean, etorkinentzako proiektu berezia, arrandegirako prestakuntza ematen duena.
4 proiektu horien bitartez guztira 60 pertsona gizarteratu eta laneratzeko lanean aritu gara.
Kontratazio publikorako programa gizarte-egoera ahuleko taldeentzat (DSBEren hartzaileak, luzaroko langabetuak, 55 urtetik gorakoak, etab.).
LANGABETUAK
Langabetuak kontratatzeko programak: Lanbidek eta udalek finantzatzen dituzte. Aurten, Lanbideren deialdien bitartez (Ohiko Enplegu Plana eta Gazteentzako Enplegu Plana) guztira 106 langabetu kontratatu dira eremu publikoan gizarte-intereseko lanak egiteko.
Lanerako prestakuntzako ekinntzak langabetuentzat, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko.
2020. urtean Oarsoaldeak “industria-muntaketa eta mantentze-lanetan” profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko bi ikastaro eman ditu Don Boscon eta Blas de Lezon.
Kontratazio pribatuko programa eskualdeko langabetuentzat. Guztira 53 langabeturen kontratazioak sustatu dira enpresatan.
Hazilan proiektuak zeharkako prestakuntza eta praktikak enpresatan eskaintzen dizkie gazte kualifikatu eta langabetuei.
45 pertsonak parte hartu dute programan, eta % 80 sartu da lan-merkatuan.
45 URTETIK GORAKO PERTSONAK
3. sektoreko erakundeen eta prestakuntza-zentroen laguntzaz, gizarteratu eta laneratzeko proiektua. Prestakuntza, laguntza, prestakuntzarako laguntzak eta prospekzioa konbinatzen ditu. INDUSTRIA 4.5 45 urtetik gorako pertsonentzat, batik bat emakumeentzat, industrian prestatzeko.
ETXEKO LANETARAKO ETA PERTSONAK ZAINTZEKO ENPLEGUA
Etxekolan
Etxeko lanetan edo pertsonak zaintzen lan egin nahi duten pertsonentzako programa. Honako hauek guztiak eskaintzen zaizkie: enplegua bilatzeko prestakuntza, profesionaltasun-ziurtagiriak eta enplegu-poltsa. Era berean, etxean lanean aritzeko norbait kontratatu nahi duten familiei lan-aholkularitza eta -bitartekaritzaren zerbitzua ematen zaie. Programa honen bitartez, aurten 38 familia hurbildu dira informazio eta aholkularitza eske etxean lanean aritzeko pertsona kontratatze aldera. Guztira 15 lanpostu kudeatu dira.
Pertsonen arreta: Texto
bottom of page