cooperación.jpg
 

GARAPEN EKONOMIKOKO PROIEKTUAK

PERTSONEI ARRETA

Helburuak: langabeei laguntzea, laguntza neurrien eta egokitutako enplegu baliabide zehatzen bidez. Gure enpresei beren langile-beharretara hobekien egokitzen diren pertsonak aukeratzen laguntzea, aberastasuna eta enplegua sortzeko gai izan daitezen.

EKONOMIA ETA LURRALDE GARAPENERAKO ESTRATEGIA

Helburuak: gure enpresa sarearen dinamizazioan balioa sortzea. Talentua indartzea. Enpresa sarearen zerbitzurako azpiegitura, ekipamendu eta instalazio baliotsuez hornitzea eskualdea, enpresa eta pertsona ekintzaileek batera erabil dezaten. Gure elementu bereizgarriak eta osagarriak eskaintzea, enpresa eta pertsona ekintzaileentzako azpiegituren euskarriak eta ekimenak osatzen laguntzea.

OARSOALDEA HELMUGA

Helburuak: Oarsoaldea eskualdea lehentasunezko eta kalitatezko helmuga bihurtzea, gure kultura-nortasunean eta turismo-enpresen lehiakortasunean oinarrituta; turismo iraunkorreko eredu baten bidez, enplegua eta aberastasuna modu orekatuan sortzen lagunduko duena, bai eremu geografikoan, bai denborakoan.

 

UDAL ZERBITZUEKIN LANKIDETZAN EGINDAKO PROIEKTUAK

HIRI-BERIZTAPENA ETA MUGIKORTASUNA

Helburuak: eskualdeko hiri-inguruneak suspertzea, bertako eraikin eta espazio publikoen birgaitzea bultzatuz eta bertako jarduerak biziberrituz. Autoaren eragina orekatzen duten sistemetaranzko mugikortasuna planifikatzea, eskualdean sustatzen diren proiektuetan parte hartuz eta bizi dugun energia trantsizioan parte hartu  4/2019 Iraunkortasun Legea betez.

EUSKARA

Helburuak: gure eskualdean euskararen ezagutza eta, batez ere, erabilera areagotzea. Euskararen erabilera sustatzea, bereziki haur eta gazteen artean. Euskarazko hizkuntza ohiturak errotzea sustatzea.

KONTSUMO BULEGOA

Helburuak: kontsumitzailea bere eskubide eta betebeharren berri izan dezan prestatzea, kontsumo arduratsua egin dezan.